SIDRERIA TXINPARTA SAGARDOTEGIA Illarra Berri Kalea, 2 20018 Donostia Gipuzkoa‎ DESCANSO SEMANAL: DOMINGO NOCHE Y LUNES TODO EL DÍA 943 22 47 00

Tradizioarekin bat datorren sukaldea,100% BASQUE

Mikel dugu sukaldeburu. Egoste-puntua beti egokia, parrillako haragia samurra eta mamitsua, arraina zaporetsua, horiek dira Txinpartaren arrakastaren giltza.

Txuletoia

HAUXE DUGU TXINPARTAREN PLATER “APARTA”!
Gure txuletoi ezagunarentzat, ezaugarri onenak dituen haragi gorri zahar onena aukeratzen dugu. Gantz-infiltrazio oneko haragia da, pare gabeko ahogozagarria kanpotik kurruskatsua, eta barrutik “egoste-puntua”.

Gure espezialitateen argazkiak


PINTXOka

Barran
Donostiako pintxo tradizionalen eta askotariko tortillen aukera onena.
Eguneroko jardunean, “break” bat egiteko zizka-mizka hartzeko, edo mahaira eseri baino lehenagoko “topagunea” da ere.
Egunero prestatutako Donostiako pintxoak, gure herrialdeko produktu onenez eta arreta handienaz onduak.
Urdaiazpiko iberikoen anoa galantak, kroketak, eta “beti betiko” kalamareak.

Txinpartako giroaren argazkiak


EGUNekomenua

TXINPARTAREN EGUNEKO MENUA!
Oraintxe!! 10 lehen plater eta 10 bigarren + azkenburuko tradizionalen sorta dotore bat!
Gure sukaldeburuak (chefak) prestatutako barazki, haragi eta arrainen menu bariatua dieta guztietarako.

Gure espazioen argazkiak


Kalitatea

Txinpartatik Saizarrera

Gure hiriko sagardotegiaren ideia gustuko izan baduzu, murgildu tradizioan, deskubritu “premium” esperientzia Txinpataren senide nagusian: SAIZAR sagardotegia.
Usurbilgo SAIZAR sagardotegia Donostiatik bakarrik 15 minutura dago eta, bertan, “txotxaren erritua” bizi ahal izango duzu, baita sagardotegiaren tradizioa hurbilagotik ezagutu ere, eta euskal sagardotegien benetako giroa.

SAIZAR ezagutuAlergenoen karta